XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nire adinean, aurkitzen zuen Osasunari buruzko guztia irakurtzen ote zuen jakin nahi nuke.
Atsedena behar duenean halakoetara joaten dela dio Samek.
Ni kanpoan nintzela, Susiek eta bere adiskideek, zinetik itzulitakoan urtebetetzeko afaria ospatu dute.
Katek datozen jaiak bere etxean pasatzeko gonbitea egin dio Susieri.
Ongi.
Astelehena, urtarrilak 14.
EGUN HANDIA.
Goiz heldu naiz eskolara.
Denak harritu ditut, baita neure burua ere.
Whitton, etxezaina, atea irekitzen ari zen.
Harritu egin da NI ordu hartan ikusita, gehienetan txirrinduen gordelekuen ostetik kanpaiak jo eta gero ezkutuan sartzen harrapatzen bainau.
Denak erretzen ari diren seigarren gelako talde batekin egiten dut topo gehienetan.
Liburutegian lana nuela esan diot Whittoni.
Izerdi hotzez bustita nituen eskuekin hiztegia atera dut, eta horra hor.
Lagundu!
Hona hemen beste gaitz bat, gorrotoa baitiot bainuari!
Hiztegiko guztia ote neukan galdezka hasia nintzen neure buruari.
Hori al da dena!
Neure osasunaz gehiegizko kezka duen bat besterik ez naiz, eta ez gaixo larri bat.
Arnasa har dezaket, baina aitortu beharra daukat BADUDALA zerbait horretatik, orain berriz ere hura gogoan dudala pixka bat etsita bainago ezer larririk ez dudalako.
Honezkero nire hurua ospitalean ikusten nuen bonboi eta mahats mordo batekin eta senide eta adiskidez inguratua.